
Nestor Basterretxearen ‘Bakearen usoa’ eskultura gaur egun, Amara Berriko Aita Donostia plazan. (Argazkia: E. Zabala)
Nestor Basterretxea hil da 90 urterekin.
Donostian sortzailearen lau eskultura ikus daitezke lau auzotan.
Euskal artearen izen handietariko bat da berea, Oteiza eta Txillidarekin batera, eta ia azken unera arte jarraitu du sortzen. Bere heriotzarekin batera umezurtz geratu dira bere artelanak. Donostian sortzailearen lau obra publiko ikus daitezke kalean.
Amara Berrin, Aita Donostia plazan,
Bakearen Usoa izeneko eskultura dago. Udalaren enkarguz egin zuen 1988an. 1988ko abenduaren 20an Zurriola pasealekuan jarri zuten obra, Kursaalaren orubearen ondoan. Geroago, 1993. urteko urriaren 18an, Amara Berrin jarri zuten, aldi baterako, eta han geratu da geroztik.
Gernikako Arbola izeneko eskultura Gureak Taldearen Berioko lorategian ikus daiteke. Kutxaren ondare-fondoko obra da, eta 1979an erosi zion egileari. Gureak-en kokatua dago 1994. urteaz geroztik, gutxi gorabehera.
Antiguak ere badu Basterretxearen obra bat:
Pio Barojari monumentua. Donostiako Nazioarteko II. Eskultura Bienalean Pio Barojaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari zen. Udalak diru kopuru bat gorde zuen obra saritua egiteko, hauxe, alegia. 1972. urteko abenduaren 28an inauguratu zuten, Pio Baroja pasealekuaren hasieran.
Grosen, Frantziako pasealekuaren bukaeran Iztueta koreografoari omenaldia eskultura ikus daiteke. 1967ko azaroaren 29an inauguratu zuten. Goizaldi Dantza Taldearen ekimenez jarri zuten, Donostiako Udaleko Kultura Batzordeak bere egin zuena.
Barojari monumentua bezalaxe, Iztuetari eskainitako obra
Icaro (1974) izeneko beste eskultura baten handitzea da. Eskulturaren egileak Sao Pauloko Bienalean aurkeztu zuen eta 1967. urteko azaroaren 29an inauguratu zen.
-
-
Nestor Basterretxearen ‘Bakearen usoa’ eskultura gaur egun, Amara Berriko Aita Donostia plazan. (Argazkia: E. Zabala)