Piratak Aste Nagusiko musika egitaraua iragartzen hasi dira
http://youtu.be/2cxgoJ-81aE
Aste Nagusirako giroa berotzen hasteko, Donostiako Piratak Aste Nagusiko musika egitarauaren berri ematen hasi dira sare sozialen bidez. Aste honetan emango dituzte musika talde eta DJ-en izenak. Oraingoz, Nautikoan musika jartzen ariko den DJ baten izena eman dute: Kafe Antzokiko Stereorocks clubeko DJa, Les Alsborregach. Gernikako El_Txef_A! DJa ere ariko da Nautikoan.
La Flamenka gunean Doctor Deseo taldea izango dela jakinarazi dute, baita herrialde katalanetatik etorriko den La Gossa Sorda taldea ere. Valentziarrek festa giroan murgilduko ditu musika zaleak, punk, ska, rock eta reggae doinu dantzagarrietan.
South Central bikotea Brightondik etorriko da, eta Kashbad taldeak Arrakala disko berriko kantak aurkeztuko ditu La Flamenkan.
DJ Food, Ninja Tune diskoetxe britaniarretik sortutako proiektu ezagunak piraten DJ gunean lur hartuko du. Jazz-a eta Hip Hop-a nahasten ditu kolektibo honek dantzan jarriko ditu ikusleak Nautikoan. Hip Hop eta reggae doinuak Bad Sound System talde irundarrak ekarriko ditu.
Aiora Renteria abeslaria buru duen Zea Mays taldea ere izango da piratekin. Bilboko laukoteak pop rock kontzertua eskainiko du La Flamenkan.