Bertsoterapia, ikastaroetako berrikuntza nagusia
Donostia Kulturak hiriko kultur etxeetan antolatzen dituen eskolen berri eman dute. Irailaren 9tik 26ra egongo da izena emateko aukera.
Interneten. Bertsoterapia ikastaroa Andoni Egañak emango du, Lugaritz kultur etxean; bertsoak sortzearena alde batera utzi, eta bertsoez hitz egitea izango du helburu. “Irakurketa taldeetan egiten dena izango du oinarri, eta ni ez naiz irakaslea izango, gidaria baizik”, azaldu du Egaña berak. Azken batean, bertso zaharrak aztertuko dituzte partaideek, txapelketen inguruko iritziak trukatuko dituzte, eta bertsolaritzaren inguruan arituko dira. Dagoeneko Lasarten egin dute ikastaroaren proba, eta oso gustura geratu direla azaldu du Egañak. Edonola, Bertsoterapiaz gain, beste hainbat ikastaro berri eskainiko ditu Donostia Kulturak: eskultura igeltsoan, adimen eta lengoaia argazkilaritzan, brodatua, alboka, txalaparta eta ukelele eskolak… guztira 551 ikastaro egongo dira aukeran, iaz baino 32 gehiago, eta 8.000 lagun baino gehiagorentzako tokia egongo da.
Izen ematea irailaren 9an irekiko dute, bai Internet bidez bai kultur etxeetan bertan ere, 16:00etan; eta irailaren 26an itxiko dute. Hori bai, matrikulazioa Internet bidez egiten dutenen artean, zozketa egingo dute, eta 10 lagunek izen ematea doan izango dute. Gainontzean, deskontuak egingo dizkiete langabetuei eta pentsiodunei, besteak beste.
Euskarazko 296 ikastaro, gaztelerazko beste 253, eta 2 elebidun egongo dira aukeran. Hala, helduentzako ikastaro guztiak euskaraz eta gazteleraz eskainiko dituzte, egile ikastaroak izan ezik (egilearen hizkuntzaren arabera izango dira), eta haur eta gazteei zuzenduriko gainontzeko ikastaro guztiak euskaraz izango dira.
Bertsoterapia, horixe izango da Donostia Kulturak hiriko kultur etxeetan eskaintzen dituen ikastaroen berrikuntza nagusia, 2014-2015 ikasturtean. Eskaintza guztiaren berri eman dute arduradunek gaur goizean egindako aurkezpenean, eta dagoeneko ikastaro guztien berri ikus daiteke