Donostiarra zortzigarrena izan da Gipuzkoako Traineru Txapelketan
Bigarren taldeko lau arraunlarirekin osatu dute Torrekua II ontziko kuadrilla; Oriok irabazi du gizonezkoetan, eta San Juanek emakumezkoetan.
Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu dute gaur Zumaian, gizonezko eta emakumezko kategorietan, eta Orio eta San Juan izan dira txapeldunak, hurrenez hurren. Donostiarrak bigarren taldeko lau arraunlarirekin osatu du gaur uretaratutako kuadrilla, eta sailkapen orokorreko zortzigarren postuan bukatu du (20:50:38).
Esan bezala, San Juan izan da Gipuzkoako Traineru Txapelketako irabazlea emakumeetan. Markarik onena egin dute arrosek, 10 minutu eta 42 segundoko denborarekin; bigarren Hibaika izan da, 5 segundora, eta hirugarrena Zumaia, 15 segundora. Atzerago gelditu dira lehen txandako bi traineruak, Getaria-Tolosa (21 segundora) eta Orio (29 segundora).
Gipuzkoako Traineru Txapelketa.
Gizonezkoen sailkapena:
- Orio. 19:42
- Hondarribia. 19:49
- San Juan. 20: 11
- San Pedro. 20:30
- Zumaia. 20:31
- Getaria. 20: 36
- Trintxerpe. 20:42
- Donostiarra. 20:50
- Zarautz. 20:52
- Hibaika. 20:54