Urumeari buruzko marrazki bat. (Argazkia: Haritzalde)
Udaberrian,
Ura, ibaiak eta herriak erakusketa San Telmo Museoan ikusgai zegoen bitartean, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak lau haur festa egin zituen Martutene, Loiola, Loiolako Erribera eta Parte Zaharrean. Festa horietan guztietan Urumea ibaia marrazteko eskatu zitzaien haurrei, euren ikuspegia ezagutzeko.
Adin ezberdinetako 400 bat haurrek hartu zuten parte jardueretan, eta ia 200 marrazki egin zituzten. Haritzalderen arabera, haurrek ur garbia eta bizitzaz beterik, arrainak eta ahateak igerian, ibai ertzak, naturalak, berdeak eta zuhaitzak marraztu zituzten. Zubiak ere agertzen dira, txalupak eta traineruak, arrantzaleren bat…”horrela irudikatzen dute Urumea ingurua, baina egungo benetako egoera ez da horrelakoa; ibaiaren behealdeko eremu zabal batean behintzat, ez”.
Haritzalderen arabera, “haurrak dira etorkizuna eta garbi irudikatu dute bidea, orain arduraz jokatzea gure eginkizuna da”. Horregatik, Naturzaleen Elkarteak 189 marrazki helarazi dizkio URA Agentziari, “haurren agindua” aintzat har dezan.