Gazteen epaimahaiko kide izateko izen emate epea zabalik dago
Abuztuaren 1a arte eman daiteke izena Donostia Kulturaren webgunean.
Su artifizialen lehiakeako Gazteen epaimahaia 16 urtetik 22ra arteko neska-mutilez osatua dago. Egunero, antolakuntzak esandako hainbat lekutatik ikusten dituzte suak, eta ondoren, denak toki batean elkartzen dira, iritziak trukatzeko. Puntuak eman aurretik, ondorengo alderdiak hartzen dituzte kontuan: kolorea, argitasuna, sortaren erritmoa, musikaltasuna, erabilitako efektu piroteknikoak, erabilitako efektuen berritasunak eta abar.
Gazteen epaimahaian parte hartu nahi duenak inprimaki bat bete behar du Donostia Kulturako webgunean.

