Juan Mari Ulloa konparsaren zuzendariak jaso du makila.
Auzoa kolorez eta musikaz betetzeagatik, auzoko kaldereroen konpartsa omendu dute Zipotz jaien hasieran.
Txupina piztu dute Zipotzek eta Legamik, eta auzoko jaietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Juan Mari Ulloak jaso du jaietako makila kaldereroen izenean. Bera da Groseko konpartsaren zuzendaria.
Groseko kaldereroetan parte hartzera animatu nahi izan ditu auzotarrak, eta entseguak iragartzen dituztenean adi egoteko.
Zipotz eta Legami kalejiran joan dira Katalunia plazarantz buruhandi eta erraldoiekin. Igandea arte egitarau oparoaz gozatzeko aukera emango dute.