Johnny Winter blues musikaria hil da
Donostiako Jazzaldian izan zen 2008. urtean.
1944an jaio zen Johnny Winter, Beaumonten (Amerikako Estatu Batuak), eta 1968an egin zen ezagun, Mike Bloomfielden kontzertu bat hark hasi ondoren. Denetatik egin du bluesaren munduan: gitarra jo, abestu eta diskoak ekoitzi. Diskoak zein zuzeneko biziak izan dira haren ezaugarri nagusiak. Indartsu ibili zen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan. 28 disko ofizial plazaratu ditu. 2004an argitaraturiko I’m a Bluesman lanarekin Grammy sarietarako izendatu zuten berriro. Sari hori jaso zuten Wintersek Muddy Watersentzat ekoitzitako hiru diskok.
Euskal Herrian izan zen iragan maiatzean, Bilbon eginiko kontzertu batean. 2011n, berriz, Hondarribian izan zen, blues jaialdian. Donostiako Jazzaldian ere izan zen 2008. urtean, Viktoria Eugenia Antzokian.


