Zipotz jaiak hasiko dira gaur arratsaldean
Gaur hasi eta igandera bitarte egitarau oparoa prestatu dute Grosen.
Zipotz eta Legami badatoz Grosera, auzoko festak piztera. Gaur arratsaldean, 19:00an, hasiko dira jaiak, txupina pizten dutenean, Txofre plazan. Groseko kaldereroak omenduko dituzte hasierako pregoi honetan, urteak daramatzatelako auzoari bizitasuna ematen.
Auzoan zehar kalejira egingo dute erraldoi eta buruhandiekin, eta festak Katalunia plazan jarraituko du. Gauean, 22:00etan, Revolutionary Brothers hasiko dira giroa berotzen. Eta ondoren hasiko dira Glaukoma eta Raphaelen kontzertuak.
[box]
ZIPOTZ JAIEN EGITARAUA
Osteguna, uztailak 17
18:00 Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen emanaldia, Txofre plazan.
19:00 Pregoia eta ondoren kalejira erraldoi eta buruhandiekin, Txofretik aterata, auzoko
kaleetan zehar.
20:00 Mariaren Bihotza Abesbatzaren kontzertua, Okendo Kultur Etxean.
20:00 Txokolate jana, Txofre plazan.
20:30 Afariak, Sardina jatea, Txofreko karpan.
22:00 Kontzertuak, Katalunia plazan: Revolutionary Brothers (Glaukoma eta Italiako Raphael-ekin).
Ostirala, uztailak 18 (Gazte Eguna)
10:30 Haur jolasak, Katalunia plazan, Aukaz aisialdi taldearen eskutik.
11:30 Buruhandi eta erraldoiekin kalejira auzotik, Nafarroa Behera plazatik irtenda.
12:30 Karmengo jaiekin senidetze ekitaldia, zubian.
13:00 Bazkari prestaketa, Katalunia enparantzan.
14:00 Kuadrilen bazkari herrikoia, Katalunia plazan.
15:30 Mikro Irekia, Katalunia plazan.
16:30 Irrintzi lehiaketa, Katalunia plazan.
17:00 Elektrotxaranga, Katalunia enparantzatik irtenda, Groseko Gazte Asanbladaren
eskutik.
17:30 Haur Danborrada auzoko kaleetan zehar, Zurriola ikastolatik aterata.
17:30 Pala eta Pilota finala, Sagueseko frontoian.
18:00 Graffitiak, Txofre enparantzan, Urban 13 kolektiboaren eskutik.
18:00 Urban 13 SHOW, Txofre enparantzan, Urban 13 kolektiboaren eskutik.
20:30 Afariak, sardinada, Txofreko karpan.
21:00 Zezen Suzkoa, Txofre plazan.
22:00 Kontzertua, Iñaki Salvador eta Pirata Piratovich, Nafarroa Behera plazan.
23:00 Kontzertuak, Katalunia plazan: Gose + 3GABE2
Larunbata, uztailak 19
Egunean zehar, SURF eta BODYBOARD TXAPELKETA Zurriola hondartzan, Groseko
Indarrak surf taldearen eskutik.
10:30 Azoka txikia, Txofre plazan.
11:00 Gaztetxoentzat Xakea, Txofre plazan, Groseko Xake taldearen eskutik.
12:00 Txaranga auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Behera plazatik aterata.
12:45 Futbito txapelketaren finala, Manteo kiroldegian, Deabru Urdinak hintxa taldearen
eskutik.
14:00 Elkartasun paella jatea, Katalunia plazan.
14:00 Paella jate herrikoia, Sagueseko plazan.
16:00 Mus txapelketa, Jeneral Artetxe kaleko Ricardo tabernan.
17:00 Erraldoi eta Buruhandiak, auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Behera plazatik
irtenda.
17:00 Skate slalom txapelketa, Sagueseko plazan.
18:00 Txikientzako graffiti tailerra, Sagueseko plazan.
18:30 Haurrentzako joku eta tailerrak, Txofre plazan.
18:30 Helduen Danborrada, auzoko kaleetan zehar, Zurriola ikastolatik aterata.
19:00 Txokolate jana, Txofre plazan.
19:30 Xistral abesbatza, Okendo Kultur Etxean, Galizia Etxea elkartearen eskutik.
20:00 Trikipoteoa, Sagueseko tabernetatik.
20:00 Bingoa, Txofre plazan.
20:30 Afariak, sardina jatea, Txofreko karpan.
21:00 Sardina jatea, Jose Migel Barandiaran plazan, Groseko Indarrak surf taldearen
eskutik.
22:00 Kontzertuak, Asier Gimenez eta DMD QUARTER, Nafarroa Behera plazan.
22:30 Kontzertuak, Jose Migel Barandiaran plazan, Groseko Indarrak surf taldearen
eskutik.
23:00 Kontzertuak, Katalunia plazan: Itziarren semeak + MC ONAK
Igandea, uztailak 20
Euskal artisauak eta talogileak egun osoan zehar, Katalunia plazan.
11:00 Elkarte eta kuadrilen arteko Marmitako lehiaketa, Katalunia plazan.
11:30 Euskal ginkana, auzoko plaza ezberdinetan.
11:30 Txalaparta eta Albokariak, Katalunia plazan.
11:30 Herri kirolak, Katalunia plazan, Saralegi anaien eskutik.
12:00 Txakur eta falkoneria erakusketa, Txofre plazan.
12:00 Sagardo dastaketa, Katalunia plazan.
12:30 Tortila lehiaketa, Katalunia plazan.
13:30 Euskal dantzak, Txofre plazan, Trebeska dantza taldearen eskutik.
14:30 Kantu-bazkaria, Txofreko karpan.
16:30 Timba-poker-express txapelketa, Txofre plazan.
17:30 Triki-bertso poteoa, Txofre plazatik aterata, Jon Martin eta Iñaki Apalategi bertsolariekin.
18:00 Poxpolo eta konpainia pailazoen emanaldia, Katalunia plazan.
20:00 Sari banaketa, Katalunia plazan.
20:00 Txokolate jana, Katalunia plazan.
20:30 Erromeria, Katalunia plazan: Ingo al deu?
21:30 Zezen suzkoa, Katalunia plazan.
24:00 Jaien amaiera.
[/box]


