Kantu Jiran bildutakoak, kantari. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Hilabetearen hirugarren larunbatean izaten da Kantu Jira, 12:00etan abiatuta, Elkar dendaren paretik. Gaur ez da desberdina izan, baina, uda sasoian egiteagatik, berezia izan da. Hain zuzen ere, Kaiko jaietako zenbait festazalek bat egin dute jarduerarekin, festetako zapia soinean zutela, Karmengo jaietako ikur Karramarro agerian. Era berean, Kantu Jirari hasi aurretik, gogoratu dute herri bazkaria antolatuta zegoela Kaian gaurko, eta txartelak erosteko aukera eskaini diete bertaratutakoei. Azkenik, Kaian bihar egingo duten omenaldi baten berri eman dute kantuan hasi aurretik; igandean, Balentxiri egingo diote ohore Nautikoan, 12:00etan, bere heriotzaren zortzigarren urteurrenean. Jose Manuel Balentziaga
Balentxi 2006an hil zenetik urtero egin ohi diote omenaldia; apaiz donostiarra zapalduen alde egindako lanagatik zen ezaguna, eta Parte Zaharrekoek ez dute ahaztu. Gaurko Kantu Jirak begi keinua egin dio, eta bere etxe azpititik igaro da.
Esanak esan, kantuan hasi dira eguerdia pasata,
Triste bizi naiz eta ohiko abestiarekin. Kantu berriak sartzen ari dira, ordea, errepetorioa berritzeko ahaleginetan.
Kaskazurik bere buruari kantua izan da abesti berrien artean kantatutako lehena. Kantu Jirako sustatzaile Joserra Belokik azaldutakoaren arabera, bertsolari oiartzuar batek egindako letrak dira, oso kritikoak bere buruarekin. Hori eta beste hamaika abesti kantatu dituzte, hilabeteko hirugarren larunbata guztietan bezala, baina, gaurkoan, Kaiko jaien egitarauaren barruan.
Bihar amaituko dira festak Kaian. Honako hau da Kaiko jaien asteburuko egitaraua:
Larunbata, uztailak 19, Arrantzale Eguna
11:00 joaldunak, trikizikloa, buruhandi eta erraldoiak, txistulariak
12:00 kantu Jira
14:30 herri bazkaria
16:30 mus txapelketa
18:30 herri dantza
18:30 danborrada kairribatik hasita
19:00 txokolatada
22:00 zezen suzkoa
22:30 Trakets
Igandea, uztailak 20
8:00 txaranga
10:00 aita mariri lore eskeintza
12:00 txistulari emanaldia elizan
12:00 kaña bikaña
12:30 sagardo dastaketa
13:00 tortila patata lehiaketa
17:00 kukaña
17:30 mojito fest
18:00 talde kubanoa
20:00 Trikizio