Txaranga, Groseko kaleetan barrena. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Plazaz plaza, jardueraz jarduera, horrela ireki dute eguna Grosen. Izan ere, Zipotz jaiak direla eta, asteburuko eskaintza amaigabea da auzotarrentzat, itsasoan zein lehorrean. Izan ere, kaleko animazioaz gain, Groseko Indarrak elkarteak surf eta bodyboard txapelketa antolatu du egun osorako, Saguesen.
Pais Petit tabernak egokitutako azoka, Txofre plazan; 120 pertsonentzako elkartasun paella jatea, Katalunia plazan; txarangaren kalejira, auzoko kaleetan barrena… goizean denetarik egon da. Gainera, Behemendiren baserriko produktuen azoka Grosen bertan egin dute gaur, Katalunia plazan, zehazki, eta horrek gehiago girotu du auzoa. Arratsaldean jarduera gehiago egongo dira, baita bihar ere, jaien azken egunean. Hona hemen larunbateko eta igandeko programa:
Larunbata, uztailak 19
Egunean zehar, surf eta bodyboard txapelketa Zurriola hondartzan, Groseko Indarrak surf taldearen eskutik.
10:30 Azoka txikia, Txofre plazan.
11:00 Gaztetxoentzat Xakea, Txofre plazan, Groseko Xake taldearen eskutik.
12:00 Txaranga auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Behera plazatik aterata.
12:45 Futbito txapelketaren finala, Manteo kiroldegian, Deabru Urdinak hintxa taldearen
eskutik.
14:00 Elkartasun paella jatea, Katalunia plazan.
14:00 Paella jate herrikoia, Sagueseko plazan.
16:00 Mus txapelketa, Jeneral Artetxe kaleko Ricardo tabernan.
17:00 Erraldoi eta Buruhandiak, auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Behera plazatik
irtenda.
17:00 Skate slalom txapelketa, Sagueseko plazan.
18:00 Txikientzako graffiti tailerra, Sagueseko plazan.
18:30 Haurrentzako joku eta tailerrak, Txofre plazan.
18:30 Helduen Danborrada, auzoko kaleetan zehar, Zurriola ikastolatik aterata.
19:00 Txokolate jana, Txofre plazan.
19:30 Xistral abesbatza, Okendo Kultur Etxean, Galizia Etxea elkartearen eskutik.
20:00 Trikipoteoa, Sagueseko tabernetatik.
20:00 Bingoa, Txofre plazan.
20:30 Afariak, sardina jatea, Txofreko karpan.
21:00 Sardina jatea, Jose Migel Barandiaran plazan, Groseko Indarrak surf taldearen
eskutik.
22:00 Kontzertuak, Asier Gimenez eta DMD QUARTER, Nafarroa Behera plazan.
22:30 Kontzertuak, Jose Migel Barandiaran plazan, Groseko Indarrak surf taldearen
eskutik.
23:00 Kontzertuak, Katalunia plazan: Itziarren semeak + MC ONAK
Igandea, uztailak 20
Euskal artisauak eta talogileak egun osoan zehar, Katalunia plazan.
11:00 Elkarte eta kuadrilen arteko Marmitako lehiaketa, Katalunia plazan.
11:30 Euskal ginkana, auzoko plaza ezberdinetan.
11:30 Txalaparta eta Albokariak, Katalunia plazan.
11:30 Herri kirolak, Katalunia plazan, Saralegi anaien eskutik.
12:00 Txakur eta falkoneria erakusketa, Txofre plazan.
12:00 Sagardo dastaketa, Katalunia plazan.
12:30 Tortila lehiaketa, Katalunia plazan.
13:30 Euskal dantzak, Txofre plazan, Trebeska dantza taldearen eskutik.
14:30 Kantu-bazkaria, Txofreko karpan.
16:30 Timba-poker-express txapelketa, Txofre plazan.
17:30 Triki-bertso poteoa, Txofre plazatik aterata, Jon Martin eta Iñaki Apalategi bertsolariekin.
18:00 Poxpolo eta konpainia pailazoen emanaldia, Katalunia plazan.
20:00 Sari banaketa, Katalunia plazan.
20:00 Txokolate jana, Katalunia plazan.
20:30 Erromeria, Katalunia plazan: Ingo al deu?
21:30 Zezen suzkoa, Katalunia plazan.
24:00 Jaien amaiera.