Zuriñe Arrue, erdian, lortutako garaikurrarekin. (Argazkia: mujeresdepyrenaica.blogspot.com)
Espainiako Kirol Eskalada Txapelketa irabazi du Zuriñe Arruek. Eskalatzaile donostiarrak faborito nagusiei aurre egin zien, Eillen Jubes eta Irati Anda, hain zuzen ere. Gijonen jokatu zuten Zailtasun Eskaladako Espainiako Txapelketa, duela bi asteburu, eta Euskal Selekzioarekin parte hartu zuen Arruek. Denboraldi polita osatu du Arruek, izan ere, txapelketaz gain, Espainiako Kopako proba bat ere irabazi zuen aurrez, eta sailkapen orokorreko bigarren postuan bukatu zuen.
Gauzak hala, Munduko Eskalada Txapelketan parte hartzeko txartela lortu du Arruek. Irailean izango da lehia, Gijonen berriro ere.
Duela hamaika urte hasi zen eskalatzen Zuriñe Arrue, baina unibertsitate garaian eskalatzeari utzi zion. Ondoren, 23 urterekin, berriro heldu zion kirolari, eta bere momenturik onena bizitzen ari da gaur egun. Donostiarra izatez, soinketako irakaslea da Gasteizen, eta bertan bizi da.