Ezkila kapitainaren itsasontziak gaur botako du aingura portuan
Donostiako Piratak abordatzeko prest daude. Kapitainaren etorreraren aurretik, piratak kofradiaka bilduko dira, eta hirian zehar ibiliko dira, jai giroan. Pixkanaka bilgune izango duten La Flamenkara gerturatuko dira, eta han botako dute jaiei hasiera emango dien suziria.
Eusko Jaurlaritzak jarritako eragozpenak konponduta, La Flamenka gunea piraten lurralde izango da beste urtebetez. Azken momentura arte Eusko Jaurlaritzaren baimenik ez dute muntaketa lanak egiteko baimenik, eta pozez hartu dute berria. Halere ez dute ezinegona ezkutatu. Urtez urte ikusten ari dira gero eta baldintza zorrotzagoak ezartzen dizkiela Jaurlaritzak, eta, ondorioz, gero eta sentimendu «itogarriagoa» dute.
Gipuzkoako Abortuaren Aldeko Plataformak beteko du Matti pertsonaia
Aste Nagusian, Ezkila kapitainarekin batera ibiliko da Matti. Ezkila kapitaina urtero kofradia batek hartzen du, eta aurten Sardiñerak kofradiari eman diote. Mattik ideia edo balio bat ordezkatzen du urtero Donostiako Aste Nagusian, eta, Piratek azaldu dutenez, aurten Gipuzkoako Abortuaren Aldeko Plataforma izango da.
[box]
ABUZTUAREN 9A, LARUNBATA
19.00 Jaiaren hasiera. Kofradiak La Flamenkaruntz joango dira jai giroan.
21:30 Ezkilari ongi etorria eta txupina Kaian.
22:00 Kantina pirata Trinitate plazan. Afari girotua: Pelax.
23:00 3Gabe2 kontzertua La Flamenkan.
23:30 Gus Van Sound DJ gunean.
[/box]


