Donostiako Piraten kofradia guztiek bat egin dute jaien hasieran
http://youtu.be/_pHt34XRaKI
Aingura, Eskifaia, Filibusteroak, Kalepoza, Pirata Bihurriak, Sardiñerak, Traganarrua, Ubarroiak eta Xibaro74+. Kofradia guztiak elkartu dira gaur arratsaldean Donostiako Piraten Aste Nagusiari hasiera ofiziala emateko. Kofradia bakoitza bere auzotik abiatu da, eta gutxinaka-gutxinaka denak biltzen joan dira, Parte Zaharreko eta Erdialdeko kaleetan.
Denok batera, Kaiko bidea hartu dute, eta Ezkila eta Mattiri ongietorria eman diete. Matti pertsonaia urtero ideia edo balore ezberdin bat ordezkatzen du; eta oraingoan Gipuzkoako Abortuaren aldeko plataformak bete du paper hori. Izan ere, Donostiako Piratek “gure gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea ezinbestekoa dela” uste dute, eta plataformak egiten duen lanarekin guztiz bat datoz. Horrenbestez, plataforma bera izan da La Flamenkan txupinazoa bota duen arduraduna. Bere ondoan, Ezkila kapitaina izan du. Urtero kofradia desberdin batek hartzen du Ezkilaren ardura, eta aurtengo Aste Nagusian Sardiñerak kofradiari egokitu zaio Ezkila kapitainaren pertsonaia. Honela bada, Donostiako Piraten Aste Nagusiari hasiera eman diete, festa ziurtatua dago.