KalepOza kofradiak Urgull mendiko ikurrinatik bota du txupina
http://youtu.be/QEBiBq_VNqc
KalepOza kofradiak jaiei hasiera berezia eman die. Izan ere, Urgullen dagoen ikurrinan arrosa fuxia koloreko kide ugari elkartu dira, jai giroan eta prestatu duten meriendarekin batera. Bertatik txupina bota, eta falta direnen alde topa egin dute. Ondoren, txarangaren laguntzarekin jaitsi dira Zuloaga plazara, Pirata Bihurri zein beste kofradiekin elkartzeko.

