Traganarrua kofradia: "Aste Nagusia aztoratzera gatoz"
http://youtu.be/g-Zmn-eOQ78
Gaur, igandea, 11:00etatik aurrera Estankearen abordatze eguna egingo dute, Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazan.
Auzoan kofradia bat sortzea aukera paregabea iruditu zitzaien eta halaxe egin dute. Intxaurrondoko Traganarrua kofradiak Donostiako jaiak “txoko guztietara iritsi nahi du, festa giroa auzo guztietara zabaltzea”.
IRUTXULOKO HITZAk kofradiako kide Maddi Solagurenbeaskoa eta Larraitz Esnaolarekin hitz egin du. Traganarrua zurrunbiloa da, euskal mitologiako izaki bat, eta urte askotan marinelen, arrantzaleen eta piraten etsaia izan da. “Gu Donostiako Aste Nagusia aztoratzera gatoz”, ziurtatu dute.
Gaur, igandea, 11:00etatik aurrera Estankearen abordatze eguna egingo dute Intxaurrondon, Bernart Etxepare plazan. Bertan, oka erraldoia, sokatira, jolasak eta bazkariaren ostean, estankea abordatuko dute. “Abordaia nagusiaren imitazio moduko bat da, baina auzoan egingo dute, Intxaurrondon”.
[box]
TRAGANARRUA INTXAURRONDOKO KOFRADIAREN EGITARAUA
- Igandea, 10
- Asteartea, 12