Elkarretaratzea Bulebarrean. (Argazkia: Donostiako Piratak)
Denok goza dezagun eraso sexistei erantzun lelopean ehunka lagun bildu dira gaur Bulebarrean, gaur goizaldean gertatutako eraso sexista salatzeko. Kalea eta gaua “guztiona” dela aldarrikatu dute, eta eraso sexisten aurka, autodefentsa feministaren alde egin dute. Juan Karlos Izagirre alkatea eta Naiara Sampedro Berdintasun zinegotzia elkarretaratzean izan dira. Udalak Eraso Sexisten aurkako protokoloa abian jarri duela jakinarazi dute.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, emakume batek salaketa jarri du, gaur goizaldean sufritu duen eraso sexista bat dela eta. Etxean sartzera zihoala gizon batek eraso egin dio. Emakumea oihuka hasi da, eta gizonak alde egin du.