Erromeria ederraz gozatu dute piratek
Sardiñerak, Aingura eta Pirata Bihurriak kofradiako kideek elkarlanean antolatutako ekitaldia izan da.
Jolastu, laztandu, erein lelopean erromeria egin dute gaur piratek. La Flamenka gunetik Urgullera bidea hartu dute, Guardetxetik pasata. Trikitilarien musika eta eguzkia lagun, jaigiroan egin dute bidea. Dantza ere egin dute piratek, trikitilariek jarritako erritmo bizian. Sardiñerak, Pirata Bihurriak eta Aingura kofradiek elkarlanean egindako ekitaldia izan da. Haur eta gurasoentzako jolas dibertigarriak egin dituzte, eta bertako produktuak dastatzeko aukera izan dute tabernatik pasa direnek.