Lehen goitibehera jaitsiera egingo dute Miramon ibilbidean
Eguneko ia 55 ekitaldi izango dira Donostiako Udalak antolatu duen Aste Nagusian. Batez beste, ordu erdiro ekitaldi bat egingo dute. Hamaika ekitaldiz osaturik dago egitaraua, eta horietako asko hiriko elkarteek berek antolatu dituzte.
Elkarte horiek jarduerak proposatu dizkiote Donostia Kulturako Festak unitateari, Aste Nagusiari begira. Aurten, elkarteen proposatutako bi ekitaldi txertatu dituzte programan, eta horietako bat izango da gaur egingo dutena: goitibeheren jaitsiera Miramonen. [box]
IGANDEA, ABUZTUAREN 10A
Egun osoan zehar:
– Euskal Herriko Nekazaritza Produktuen III. Azoka Loiola kalean.
– Eskulangintza Azoka Vinuesa plazan.
– Zurriola kultura irekia: Alemania, Argentina, Italia, Kuba, Brasil, Tailandia, Turkia… Musika, eskulangintza eta haurrentzako tailerrak Kursaaleko terrazetan. 12.00etatik 02.00etara, gastronomia dastatzea.
10.00-14.00 Donostiako Aste Nagusiko IV. Hondartzako Errugbi Txapelketa, Iñaki Arana memoriala Zurriola hondartzan.
14.00-17.00 Kadete kategoria taldeen erakustaldia.
17.00-20.00 Erakustaldi herrikoia.
10.30-12.30 Jolas eta kirol tailerrak. Puzgarriak eta oheak Manteo kiroldegian. Adina: 6-12 urte.
11.00 Bizikleta eta patinetan jaigiro martxa. Irteera eta helmuga: Saguesen.
11.00-14.30/16.00-20.00 Puzgarriak Okendo plazan.
11.30-13.30 Haurrentzako egurrezko jolasak Idoia Larrañagarekin, Vinuesa plazan.
12.00-00.00 Sagardoaren Azoka Katalunia plazan.
12.00 Getaria-Donostia kayak. Irteera Kontxatik (La Perlatik).
12.00 Euskal dantza muxikoak Bulebarreko kioskoan.
12.30 Dastamen laborategua eta bertako produktuez egindako pintxo lehiaketa gazteentzat, Bretxan.
16.00-20.00 Zatoz eta jolastu gurekin waterpoloan! Donostiako
Nautikoan.
-17.00 Lehen gotibehera jaitsiera Miramon ibilbidean. Modalitateak: herrikoia eta federatua.
-17.15 Zaldi lasterketak hipodromoan.
-17.30 Munduko jolasak. Jolasak Katalunia plazan.
-17.30 Sorgin eta aztien festa. Haurrentzako festa Zurriolako terrazan.
-18.30 Erraldoiak eta buruhandiak. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira.
-18.30 Deiadar txaranga Kontxa pasealekuan.
-18.30 The Joselontxo’s Erdialdeko kaleetan.
-19.00 Valtierrako Musika Banda Bulebarreko kioskoan.
-20.00 Kresala dantza taldea Konstituzio plazan.
-20.00 Sardina jatea Easo plazan, Paul eta Lierni trikitilariekin.
-21.00-22.15 Fran folk folk musika taldea Kursaaleko Urumea terrazan.
-22.45 Su Artifizialen Nazioarteko 51. Lehiaketa: Martarello piroteknia (Italia).
-23.15-02.00 Kursaaleko gune zabalean DJ gaua: Nico Orlando.
-23.30 Zezensuzkoen entzierroa. Ibilbidea: Londres hotela, Askatasunaren hiribidea, Miramar, Andia, Hernani eta Bulebarra.
-23.30 Erromeria Dantzadirekin, Konstituzio plazan.
-23.30 Egan, Easo plazan.
-23.30 C. Garmendia eta M. Govillard dantza eskolaren Donostia, Zinema hiria dantza ikuskizuna Bulebarreko kioskoan.
-23.30 Nalua Clown taldeak El fakir y la Che-Che Band ikuskizuna aurkeztuko du Gipuzkoa plazan.
-23.45 La Pegatina ska-runba taldea Saguesen. Hasierako taldea: Eskasti.
[/box]