Piratak Urgullera igoko dira, erromeria batean
Ubarroiak kofradiakoak izan dira gaur pirata zale guztiak esnatu dituena. Gosari pirata egin dute La Flamenkan, 08:00etan. Intxaurrondon ere ekitaldi berezi bat egingo dute: Estankearen abordatze eguna. Eta Parte Zaharrean, erromerian igoko dira Urgullera. Aingura, Sardiñerak eta Pirata Bihurriak kofradiek elkarlanean antolatu dute erromeria, eta bertan emango dute goiz partea, bazkalosterarte.
[box]
IGANDEA, ABUZTUAREN 10A
-08:00 Gosari pirata La Flamenkan, Ubarroiak kofradiaren eskutik.
– 11:00 Intxaurrondoko Bernat Etxepare plazan, Estankearen abordatze eguna. Oka erraldoia, soka tira, bazkaria, jolasak…
– 11:00 Erromeria Urgullen. La Flamenkatik abiatuta, Jolastu, laztandu, erein lelopean Urgullera igoera girotua Aingura, Sardiñerak eta Pirata Bihurriak kofradiek elkarlanean antolatuta.
-12:00 Haur eta gurasoentzako jolasak.
-14:00 Bazkaria Urgullen.
-15:30 Albokariak Urgullen, matxoan.
-18:00 Poteo inprobisatua La Flamenkatik, Eskifaiaren eskutik.
-21:00 Afari girotua kantina piratan: Mor More emanaldia.
-22:00 Argazki rallyaren sari banaketa Trinitate plazan.
-23:00 Doctor Deseo La Flamenkan.
-23:30 El Txef_A DJ Gunean.
[/box]