Bizikleta festa, bertsolariak eta zirkua
Badoa aurrera Aste Nagusia, eta programak ekitaldi asko eta asko du emateko oraindik. Kirol ekitaldi ugari izango dira gaurkoan. Besteak beste, pilotako hastapen ikastaroa emango dute Trinitate plazan. Arratsaldean haurrek bizikleta gainean nola moldatzen diren erakutsi beharko dute 17:30ean hasiko den bizikleta festan; eta eskriman ere aritu ahal izango dira Zurriolan, Igor Otaegi maisuarekin.
Bertsolariak Easo plazako protagonistak izango dira gaur: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Iker Alustiza ariko dira bertsotan, eta gai jartzaile gisa, Unai Elizasu. Arratsaldean, Zurriolan, zirku ikuskizun batekin gozatzeko aukera izango dute haurrek. Gauean, Belako eta We Are Standard taldeak igoko dira Sagueseko agertokira.
[box]
ASTELEHENA, ABUZTUAREN 11
Egun osoan zehar:
– Euskal Herriko Nekazaritza produktuen III. Azoka Berezia Loiola kalean.
– Eskulangintza Azoka Vinuesa plazan.
– 10.00-13.00 Padel eguna mons kiroldegian.
– 10.00-13.00 Futbol 5 Txapelketa Azkarra (benjaminak: 9-10 urte)Benta Berriko kiroldegiko estali gabeko pistetan.
– 10.00 Euskal pilotako hastapen ikastaroa Trinitate plazan.
– 10.30-12.30 Jolas eta kirol tailerrak. Eskubaloia Manteo kiroldegian. Adina:6-12 urte.
– 11.00 Barrene. Pilota-jokoa taldean, Trinitate plazan.
– 11.30-13.30 Haurrentzako eskulan tailerra: Egurrezko jolasak. Vinuesa plazan.
– 12.00 Donostiako Aquearium itsaso eta Zinemaren VI. Astea: Baja, Koralezko itsasoa eta Gosearen lege. Itsaspeko Nazioarteko Zikloak lagunduta.
– 12:00 Bertsolariak Easo plazan: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Iker Alustiza. Gai-jartzailea: Unai Elizasu.
– 12.00-00.00 Sagardoaren Azoka Katalunia plazan.
– 13.30-14.30 Urko Menaia & The Basques, folk musika Kursaaleko Urumea terrazan.
– 16.00-20.00 Puzgarriak Kalkutako Teresa plazan (Egia).
– 16.00-20.00 Zatoz eta jolastu gurekin waterpoloan! Donostiako nautikoan.
– 17.30 Bizikleta festa. Haurrentzako festa Bulebarrean.
– 17.30 Haurrentzako eskrima Igor Otaegi maisuarekin, Zuriola pasealekuan, kubo txikiaren atzekaldean.
– 17.30 Zirkua. Haurrentzako festa Kursaaleko Zurriola terrazan.
– 18.30-20.30 Egurrezko eskulturen pintura tailerra Vinuesa plazan.
– 18.30 Buruhandi eta erraldoiak Erdialdean. Abuztuaren 31 kaletik irtengo dira.
– 18.30 A Gritos Band txaranga Zurriola pasealekuan.
– 18.30 Gauerdi txarangacKontxa pasealekuan.
– 19.00 Miarritzeko Harmonia Orkestra, Bulebarreko kioskoan.
– 19.30 Aste Nagusiko Zesta Punta Profesionalaren Txapelketa Karmelo Balda udal pilotalekuan.Finalaurrekoak.
– 20.00 Goizaldi dantza taldea Konstituzio plazan.
– 21.00-22.15 Urko Menaia & The Basques Kursaaleko Urumea terrazan.
– 22:45 Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa. Lieto piroteknia (Italia).
– 23.15-02.00 DJ Gaua Kursaaleko zabalgunean: Mr. Party.
– 23.30 Zezensuzkoen entzierroa.
– 23.30 Ai Ene, erromeria Konstituzio plazan.
– 23.30 Azabache orkestra, dantzaldia Easo plazan.
– 23.30 Los Gandules, musika parodiak Bulebarreko kioskoan.
– 23.30 Trapu Zaharra, Konga ikuskizuna Gipuzkoa plazan.
– 23.45 We Are Standard eta Belako Saguesen
[/box]

