Filibusteroak kofradia: "Aste Nagusi Pirataren egitaraua Antiguara ere iritsi zitekeela pentsatu genuen"
http://youtu.be/BtpN_ECEht4
Kalefestan hartuko dute parte gaur, eta Antiguatik ibilbide bat osatuko dute, 18:00etan. Bihar, berriz, Izan Pirata dokumentala eskainiko dute 22:00etan, Txantxarreka gaztetxean.
Iazko Irrikitaldian sortu zen Antiguako Filibusteroak kofradia sortzeko ideia. Antiguako jaietan eta jai batzordean ibiltzen direnak bildu ziren, eta “Aste Nagusi Pirataren egitaraua Antiguara ere iritsi zitekeela pentsatu” zuten.
Adin ezberdinetako jende asko bildu dute, eta auzolanean txalekoak egin dituzte. “Ikusgarria izan da gaztetxean izan dugun erantzuna, 30 eta 40 pertsona inguru egon dira txalekoak josten”, azaldu dio Filibusteroak kofradiako kide den Iker Laparrak IRUTXULOKO HITZAri. Guztira, 150 filibustero elkartzea lortu dute, baina 200 izateko aukera dutela uste dute.
Filibusteroen helburu nagusia jaiak deszentralizatzea da, hau da, Donostia guztian zehar festa zabaltzea. Horregatik, eurek antolatu dituzten jardueretan Antigua auzoa da nagusi. Izan ere, gaur arratsaldean, 18:00etan, KaleFesta deituriko elektrotxaranga topaketan parte hartuko dute, baina La Flamenkara iritsi arte, Antiguan ibilbide bat osatuko dute. Bestalde, Izan Pirata dokumentalaren proiekzioa ere egingo dute, eta Aingurak antolatutako Bizifestan ere parte hartuko dute.
[box]
ANTIGUAKO FILIBUSTEROAK KOFRADIAREN EGITARAUA
- Asteartea 12
- Asteazkena 13
- Osteguna 14
- Igandea 17