Kofradia guztien elkartzea, antzerkia eta Esne Beltza
http://youtu.be/93ssGFnPdGk
Berri Txarrak taldeak La Flamenka bete ondoren, eta abordatze arrakastatsuaren ondoren, Donostiako Piraten egitarauak aurrera jarraituko du. KalepOza kofradiak antolatutako hockey tailerrarekin hasi dute eguna.
Irutxuloko Hitza
Berri Txarrak taldeak La Flamenka bete ondoren, eta abordatze arrakastatsuaren ondoren, Donostiako Piraten egitarauak aurrera jarraituko du. KalepOza kofradiak antolatutako hockey tailerrarekin hasiko dute eguna. Eskifaia kofradiak Altxorraren bila jolasa egingo du, eta haiek proposatuta, Euskal Herria Zuzenean jaialdiko eta 3indarrok gazte peñako lagunekin topaketa egingo dute. Arratsaldean gainera kofradia guztiek elkarrekin KaleFesta egingo dute.
Antzerkia ikusteko aukera izango da gauean, Trinitate plazan. Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak haien azken obra eskainiko du: Amets Zirkoa salgai! Sardiñerak kofradiak festa antolatu du Nautikoan, Les Alsborregach DJak girotuta; eta Esne Beltzak La Flamenka gunean kontzertua emango du. [box]
EGITARAUA, GAUR, ASTEARTEA– 11:30 Hockey tailerra Trinitate plazan, KalepOzak antolatuta.
– 12:00 Haurrentzako tailerrak kaian.
– 14:00 Bazkaria La Flamenkan (bakoitzak berea eraman behar du).
– 15:00 EHZ eta 3indarrok gazte peñako lagunekin topaketa, Eskifaia kofradiak antolatuta.
– 16:00 Joku sorpresa, Eskifaiak antolatuta.
-17:30 Altxorraren bila, La Flamenkatik hasita, Eskifaiak antolatuta.
-18:00 Kofradia guztien KaleFesta. Kofradia guztiak elektrotxarangarekin La Flamenkatik abiatuta.
-21:00 Kofradia guztiak La Flamenkan elkartuko dira berriz.
-21:00 Afari girotua Trinitate plazan. Lide Hernandoren emanaldia.
-22:30 Luntxa La Flamenkan.
-23:00 Sardiñerria. Sardiñeren festa Nautikoan. Les Alsborregach DJak.
-23:00 Amets Zirkoa Salgai, antzerkia Trinitate plazan Aldatzen Laguntzen konpainiarekin, Xibaro 74+ kofradiak antolatuta.
-23: 00 La Gossa Sorda kontzertua La Flamenkan.
-23:00 Les Alsborregach DJak Nautikoan.
-00:30 Esne Beltza La Flamenkan.
[/box]
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea