Ondokoa gehien zikintzea izan da merenge gerrako helburua. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Barrenetxe gozotegiak 500 litro merenge prestatu ditu.
Hirugarren Merenge guda egin dute gaur Saguesen, eta ederki gozatu dute bertaratu direnek, bai hesiaren barnealdean zeudenek eta baita kanpotik begira zeudenek ere. Merengea bezalako gozagarri bat eskura izanik, gaurkoan debekatua behar zuen ez zikintzea, baina parte hartzailerik garbienak eraman du saria. Dena dela, guda nola garatu den ikusirik, inor gutxi geratu da garbi, goitik behera zurituta eta gozatuta baizik.
Aurrekoetan bezala, aurten ere Delta taldeak antolatu du Merenge guda. Aurten, Barrenetxe gozotegiak 500 litro merenge prestatu ditu, eta parte hartzaileek ez dute atsedenik hartu guztiak elkarri bota arte.
Hiru txandatan antolatu dute lehia. 6-10 urte bitarteko haurrak, 11-16 urte bitarteko gazteak, eta 16 urtetik gorakoak. Epaimahaia, berriz, Ruben Trincado sukaldariak, Raquel Balencia modeloak eta Hector Barrenetxe gozogileak osatu dute. Ez dute lan erraza izan, parte hartzailerik garbiena aukeratu behar izan baitute. Irabazleek Barrenetxe gozotegiko sorta bat irabazi dute; merengerik gabekoa, betiere.
Parte hartzearen ondotik, guda gozoa ikustea izaten denez atseginena, hona hemen irudi galeria bat.
[Gallery = 179]