Aingura kofradia: "Bizi eredu iraunkor baten alde sortu dugu kofradia"
http://youtu.be/ofZUHzYaG34
BiziFesta antolatuko dute gaurko; La Flamenkatik 18:30ean abiatuta, Antiguako Txantxarrekara eta Groseko Kortxoeneara joango dira bizikletan. Bertan, kontzertuez gozatzeko aukera izango dute.
Iazko Aste Nagusian zenbait pertsona ekologista jai ereduez hausnartzen hasi ziren, eta Donostiako Piratek ikuspegi berri bat behar zutela pentsatu zuten. Horrela hasi zen Aingura kofradia sortzeko ideia. Izan ere, Aingurak bertako produktu, ekologista eta kontsumo eredu berri baten alde egiten du. “Naturarekiko errespetua izatea, bizi eredu iraunkor baten alde”, azaldu dio Idurre Zugazagastik IRUTXULOKO HITZAri.
Aste Nagusian zehar zenbait jarduera egin dituzte, baina berezienak gaurko, osteguna, eta larunbaterako antolatu dituzte. BiziFesta egingo dute gaur, La Flamenkatik abiatuta. Antiguara bizikletan joango dira, Txantxarrekara. Bertan, kontzertua eta bertako produktuekin egindako luntxa eskainiko dituzte; ondoren, Kortxoenean beste kontzertu bat egongo da, eta Ubarroiak kofradiak ongietorria egingo dio zubitik.
[box]
AINGURA KOFRADIAREN EGITARAUA
- Osteguna 14
- Larunbata 16