Piratek bizikleta hartuko dute
Aingura kofradiak BiziFesta egingo du gaur arratsaldean. Bizikleta zaleak direlako, eta festa zaleak direlako. Horixe bera da Bizifestaren arrazoia. Bizikletari festarik festa gorazarrea egingo diote. La Flamenkatik abiatuko dira piratak, bizikleta gainean, 18:30ean.
Bizikleta eta musika nahastuko dituen jarduera izango da gainera. Ibilbidean zehar sound system baten musikarekin joango dira. Bi geltoki izango ditu BiziFestak. Lehena, Antiguan, Txantxarreka gaztetxean. Bertan MMA taldeak kontzertua emango du (Okene Obrego eta Mariano Urtado). Antiguatik Grosera abiatuko dira, Kortxenea gaztetxera. Zarauzko Perlak taldeak joko du 21:00etan, eta bertako produktu agroekologikoekin luntxa egingo dute.
Haurren abordatzea
Pirata Bihurriek haurrentzako makina bat jarduera prestatu dituzte. Ikatz kalean entzierro dibertigarri bat egingo dute, urtero bezala, eta kaian abordatze txikia egingo dute, haurrekin.
[box]
Egitaraua gaur, osteguna:
-11:00 Pirataz janzteko jolasa erraldoia kaian, Pirata Bihurrien eskutik.
-12:30 Buruhandiak La Flamenkan, Pirata Bihurrien eskutik.
-13:15 Entzierro txikia, Ikatz kaletik abiatuta, Pirata Bihurrien eskutik.
-13:30 Haurren III. Herri Bazkaria La Flamenkan.
-14:30 Kantu jolasak La Flamenkatik.
-16:30 Kermes jolas erraldoia Kaiarriban, Pirata Bihurrien eskutik.
-17:30 Abordatze txikia Kaiarriban.
-18:30 BiziFesta, Aingura kofradiak Ubarroiak eta Filibusteroekin elkarlanean prestatutako bizikleta festa. La Flamenkatik Txantxarreka gaztetxera abiatuko dira bizikleta gainean, eta handik Grosera, Kortxoenea gaztetxera.
-19:00 Kalejira eta txokolate jana Kaiarribatik La Flamenkara.
-19:00 MMA taldearen kontzertua Txantxarrekan, BiziFesta iristean.
-19:30 Playback lehiaketa La Flamenkan, KalepOzaren eskutik.
-21:00 Afari girotua Kantina Piratan: Physis Versus Nomos.
-21:00 Kortxoenean, Perlak taldearen kontzertua, BiziFesta iristen denean.
-23:00 Telmo Trenor Nautikoko DJ Gunean.
-00:30 DJ Food nautikoan.
-00:30 Zea Mays kontzertua La Flamenkan.
[/box]