"Izozkiak, suak, izozkiak formula betetzen da"
http://youtu.be/dBX6Ok1CO0E
Gauean lehiaketan parte hartzen duen azkeneko su-etxeak eskainiko ditu suak, Valentziako Pirofantasiak, 22:45ean.
Su artifizialen eta izozkien konbinazioa ohitura bihurtu zen aspaldi Aste Nagusian. Eta badirudi, oraindik tradizioa betetzen jarraitzen dutela donostiarrek, baina baita inguruko herrietakoek ere.
IRUTXULOKO HITZA gauero “plan donostiarra” egiteko elkartzen direnekin izan da, eta izozkiak saltzen dituzten Oiartzun eta Argitan gozotegiekin ere hitz egin du. “Izozkiak, suak, izozkiak formula betetzen da”, aitortu du Oiartzuneko Maria Aduriz langileak. Argitaneko Ane Manterolak une polita iruditzen zaio: “momentu polita da izozki bat suak ikusitakoan hartzeko, denok batera eta tertulia pixka bat eginez”.
Su artifizialen lehiaketa
Zazpi su-etxek hartu dute parte Su Artifizialen 51. Nazioarteko Lehiaketan. Gaur izango da azkenekoaren txanda, Valentziako Pirofantasia, iazko irabazlea, hain zuzen ere.
- Abuztuak 9: Vulcano su-etxea (Madril)
- Abuztuak 10: Martarello su-etxea (Italia)
- Abuztuak 11: Lieto Fireworks (Italia)
- Abuztuak 12: Pyrovision (Austria)
- Abuztuak 13: Pibierzo (Leon)
- Abuztuak 14: Marti su-etxea (Castello)
- Abuztuak 15: Pirofantasia (Valentzia)