Kuadrillen eguna iritsi da
Kuadrillen Eguna dute gaur Donostiako Piratek, eta hainbat jarduera antolatu dituzte, jolasak, bazkaria, kuadrillen jaitsiera… Gainera, astearte gaueko ekaitzak sortutako kalteei aurre egiteko, bertan behera geratu zen Esne Beltzaren kontzertua izango dute gaur, 18:30ean.
Eskifaia Kofradiako kideak izan dira goiztiarrenak, eta ur jolasekin hasi dute goiza, kaiko arranpan. Ondoren, hainbat kuadrillek bat egin dute La Flamenkan, eta bakoitzak eramandako janariarekin, bazkaria egin dute. Kantaldia eta ezustekoren bat ere antolatuak zituzten.