"Laster igual Reala Eibarren harrobi"
http://youtu.be/-7IRCP-FQ1g
Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Alaia Martin aritu dira bertsotan gaur Easo plazan.
Eguraldi petral samarra egin duen arren, gaur Easo plazan bildu diren zaleak zintzo-zintzo egon dira bertsolariei entzuten. Euria egin du tarteka, eta eguzki izpi batzuk ere atera dira une batzuetan. Baina eguraldi nahasiak ez ditu beldurtu, eta plazan geratu dira bertso saioaz gozatzen. Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Alaia Martin bertsolariak igo dira Easo plazako kioskora, eta Saroi Jauregi aritu da gai jartzaile gisa.
IRUTXULOKO HITZAk Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi grabatu ditu bertsotan. Saroi Jauregik Realeko bazkide diren bi eibartarren papera eman die. Eibar lehen mailara igo da eta… noren alde egin behar dute? Mendiluzek biak txalotzeko prest dagoela, baina Eibar pixka bat gehiago txalotuko duela aitortu du. Gaztelumendik esan du bihotza ezin duela banatu, eta Realeko bazkide den arren, Eibarrek txalo gehiago beharko dituela. Ikus bideoan batak eta besteak botatakoak.