Piraten aldeko kontzertua emango du Esne Beltzak
Asteazken goizaldean ekaitza batek piraten La Flamenka gunea kaltetu eta 90.000 eurotik gorako kalte materialak eragin zituen. Kolpe handia izan da piratentzat, eta laguntza eskatu dute egoera honi buelta emateko. Esne Beltza kontzertu bat ematekoa zen asteazken goizaldean, eta hura ere bertan behera geratu zen. Gaur igoko dira La Flamenkako agertokira, eta piraten aldeko elkartasunezko kontzertu bat emango dute.
[box]
GAUR, OSTIRALA
– 11:30 Ur jolasak, Eskifaia kofradiaren eskutik.
– 14:00 Bazkaria La Flamenkan.
-15:30 Kantaldia Eskifaiaren eskutik.
– 17:30 Sorpresa! Eskifaiaren eskutik.
-18:30 Esne Beltza. Kontzertu solidarioa piraten alde.
-19:30 Koadrillen jaitsiera txarangarekin Eskifaiaren eskutik.
-20:45 Reenkartelada koloretsua txarangarekin.
-21:00 Afari girotua Kantina Piratan. Gaueko emanaldia: Eraul.
-23:00 Kashbad kontzertua La Flamenkan.
-23:30 DJ P3Z Nautikoan.
-00:30 Gatibu La Flamenkan.
[/box]