Lur aske eta garbi baten mapa marraztu nahi dute
Aingura Kofradiak antolatuta, hainbat gizarte eragile elkartuko dira gaur La Flamenkan. Libertalia uhartea deituko diote azokari, guztien artean sareak josi eta lur aske eta garbi baten mapak marraztuko dituztelako: AHTrik Ez, Askekintza, Eguzki, Emaus, Fracking Ez, Haritzalde, Donostiako kontsumo taldeak, Mugarik Gabeko Albaitariak, Saretuz, Uliako auzo elkartea eta Zero Zabor mugimendua bilduko dira bertan.
Bestalde, KalepOza kofradiak Bizikrossa egingo du Urgullera. Izenak zenbait pirata nahastu baditu ere, bizikletarik gabeko krossa izango da. Aste Nagusiko azken orduak modu osasuntsu batean pasatzeko aukera izango da! Ez ahaztu, ordea, bihar Aste Nagusi pirataren hitzordu garrantzitsuenetako bat egingo dela, Irrikitaldia. Prest al dituzue Belle Epoque garaiko jantzi eta mozorroak?
[box]
GAUR, LARUNBATA
-11:00 Ur jolasak Zurriolan, Pirata Bihurrien eskutik.
-11:00 Xibaro Eguna: hainbat jarduera goizetik. Eskulanen erakusketa, xibaroei gutunak idazteko txokoa…
-11:00 Libertalia eragile sozialen azoka, Aingura kofradiak antolatuta. AHTrik ez, Askekintza Animalista, Haritzalde, Eguzki, Emaus, Fracking ez…
-11:30 Bizikrossa Urgullera, La Flamenkatik hasita. KalepOza kofradiak antolatuta.
-14:30 Ainguraren bazkaria Trinitate plazan: Azokaren ostean, bertako produktuekin egindako herri bazkaria.
-16:30 Eskulanen enkantea, Xibaro 74+ kofradiak antolatuta.
-18:30 Kontzertua: Rock Kam Broom, Xibaro +74 kofradiak antolatuta.
– 21-.00 Afari girotua Triniko kantina piratan. Gaueko emanaldia: Iker Lauroba eta Leire Berasaluze.
-23:00 Glaukoma eta Potatoren kontzertua La Flamenkan.
BIHAR, IGANDEA
-17:00 Irrikitaldia, Bulebarreko erlojutik Santa Maria elizara.
[/box]