Mikel Albeniz egiatarra izan da Bizikrossa lasterketako azkarrena
http://youtu.be/NFLJAkJEdfY
Kalepoza krofadiak antolatuta, Bizikrossa lasterketa egin dute lehen aldiz Piratek. La Flamenkan jarri dute irteera eta baita helmuga ere, eta tartean 6 kilometroko ibilbidea. Ez da lasterketa luzea izan, baina ibilbidearen gogortasunagatik bi aukera eman dizkiete parte hartzaileei. Hau da, bi buelta eman edo buelta bakarra.
Izan ere, ibilbide polita bai, baina gogorra prestatu dute Piratek; Aste Nagusiaren azken txanpan azken indarrak ahitzeko modukoa. La Flamenkatik abiatu eta Urgulleraino igo dira, berriro ere maldan behera aurkitu dituzten hainbat eskailera jaitsiz.
Guztira 130 pertsonak eman dute izena. Horietatik 104k ibilbide luzea egin dute, sei kilometrokoa. Mikel Albeniz egiatarra izan da azkarrena, 26 minutu eta 14 segundutan amaitu duelarik krosa. Bere atzetik Imanol Gonzalez altzatarra (27’09”) eta Gexan Sors errenteriarra (27’32”) sartu dira.
Emakumeetan, berriz, Nerea Amilibia aiarra izan da azkarrena 32 minutu eta 05 segundu behar izan dituelarik ibilbidea bukatzeko. Bere atzetik sartu dira Altea Calvo (39’28”) eta Garbiñe Egaña (39’51”) donostiarrak.
Itzuli bakarra egiten mutilik azkarrena, berriz, Lezoko Richard Rivera (13’12”) izan da, eta emakumeetan, Lorea Ayala donostiarra (15’36”).