'Festa dezagun gaurdanik geroa' dokumentala, Ikasbide Kultur Elkartean
http://vimeo.com/87460982
Bilgune feministak Euskal Herriko jai ereduen inguruan egindako Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentala proiektatuko dute Amara Berrin. Emanaldia igandean izango da, Ikasbide Kultur Elkartean, irailaren 21ean, 18:00etan (sarrera doan). Festetan emakumeen parte hartzea eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatu ziren dokumental hau osatzeko. Horretarako, hainbat herritako talde nahiz norbanakoren bizipenak oinarri hartu dituzte: Irun eta Hondarribiako alardeak, San Ferminak edo Baztango mutil dantzak kasu. Proiekzioaren ondoren, dokumentalaren inguruko solasaldia egingo dute.