Giuseppe Verdiren opera bat ekarriko du hurrengo urtean Musika Hamabostaldiak
Aurtengo Musika Hamabostaldia bukatu da, eta jada jaialdiko antolatzaileek hurrengo urteko edizioari begira lanean dihardute. Hamabostaldiaren hurrengo urteko ekitaldian berriz ere San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoa ariko dela aurreratu dute, Iuri Temirkanovek zuzenduta; azkenekoz 2012an aritu ziren Hamabostaldian, arrakasta handiko bi emanaldi eskainiz. Operari dagokionez, Giuseppe Verdiren lan batek hartuko du 2015ean Giacomo Pucciniren La bohème-ren lekukoa.