Partida ahaztezina
4-2 garaitu du Realak Real Madril
Gau magikoa bizi dute bart Realeko zaleek. Anoetako harmailetan poza eta zirrara nagusitu ziren Realak Real Madrilen aurkako partidari buelta eman zionean. 0-2 galtzen hasi zen Reala: Hamaikagarren minuturako, bi gol egin zituen Real Madrilek atzo Anoetan, Sergio Ramosen eta Baleren eskutik. Aldapa gora jarri zitzaion partida Realari. Atsedenaldiaren aurretik, ordea, markagailua berdintzea lortu zuen Realak: Iñigo Martinezek sartu zuen gola lehenik, 35. minutuan, eta Zurutuzak gero, 41. minutuan. Lau eta bikoarekin amaitu zen partida.
Hasieran Madrilek kontrolpean izan zuen partida guztiz aldatu zen, eta Reala izan zen nagusi bigarren zatian. Zurutuzak 3-2koa egin zuen 65. minutuan, eta partida borobiltzeko, laugarrena eman zion Carlos Velak Realari, 75. minutuan.


