Euskararen motibazioa landuko dute San Telmo Museoan
‘MOTI+BATU, Nagiak astinduz, mingaina askatuz’ topaketa egingo du EMUNek, irailaren 10ean eta 12an.
lantalan webgunean edo izen-ematea@emun.com posta elektronikoan.
Lehen egunean, euskararekiko jarrera ona izan arren, euskaraz egiteko ohiturarik ez dutenengan nola iritsi aztertuko dute (Nagiak astinduz). Bigarren egunean, berriz, euskara ikasleei euskara erabili dezaten nola lagundu landuko dute (Mingaina askatuz). Lanerako topaketa izango da; beraz, gai zehatzen inguruko ideia berriak edo lanerako bide berriak sortzeko dinamikak antolatuko dituzte. Bi egunetan 9:00etan hasiko dituzte saioak eta 13:30 arte arituko dira lanean.
EMUNen ustez, euskararekiko motibazioa lantzea eta metodologiak garatzea lehentasunezkoa da. Hala, euskararen ezagutzak azken urteetan nabarmen gora egin duen arren, erabilera ez dela hazi gogorarazi du elkarteak. Azken batean, bide berriak esploratu eta zabaltzeko premia nabarmentzen du. EMUNek erronka horri heldu nahi izan dio, eta horregatik, gai honen inguruko topaketa antolatu du irailerako.
Gaiari eta topaketari buruzko informazio gehiagorako: Lantalan, eider@emun.com edo 943 300 978.
Euskararekiko motibazioa ardatz hartuta, MOTI+BATU topaketa antolatu du EMUN kooperatibak. Euskararen normalizazioan, garapenean eta irakaskuntzan diharduten guztiei zuzendua dago topaketa. Hala, gai zehatzak taldeka landuta, arrakastarako gakoak eta lanerako bide berriak identifikatzea du helburu. San Telmo Museoan egingo dute topaketa, irailaren 10ean eta 12an, eta irailak 4 ostegunera arte egongo da izena emateko aukera,