Kiroldegi berria abian jartzeko aldaketak azalduko dizkiete altzatarrei bihar
Plan Orokorraren aldaketari hasierako onarpena eman ondoren, irailaren 15era arte erakusketa publikoan egongo da. Ondoren behin behineko onarpena ematea eztabaidatuko dute eta EAEko Lurralde eta Hirigintza Planifikazio Batzordera bidaliko dute. Azkenik, Udalbatzara bueltatuko da behin betiko onarpena emateko.
Bestalde, proiektua egiteko finalera heldu diren 5 taldeek Altzan aurkeztuko dituzte beraien proposamenak zenbait hobekuntzekin. Talde irabazlea aukeratu eta gero, honek 3 hilabeteko epea izango du oinarrizko proiektua egiteko eta beste 4 eraikuntza proiektua gauzatzeko.
Kiroldegi berria zehazteko 25 proposamen jaso zituzten, eta horietatik bost aukeratu ditu udalak.
Udal Gobernuak kiroldegi berria eraikitzeko ezinbestekoa den Plan Orokorraren aldaketa aurkeztuko du bihar Altzan. Bilera arratsaldeko 19.00etan egingo dute Tomasene kultur etxean. Kiroldegia eta inguruaren diseinua zehazterakoan bizilagunen iritzia kontuan hartzea da saioaren helburua.
Uztailan