Taquan Deanen aurkezpen irekia egingo du Gipuzkoa Basketek
Gipuzkoa Basketek ez-ohiko moduan egingo du jokalari baten aurkezpena. Izan ere, Illunbeko ohiko prentsaurrekoak alde batera utzi, eta Taquan Dean zaleen aurrean aurkeztuko du, ostegunean, 13:00etan, Groseko Keleren egoitzan (Ramon Maria Lili, 2). Esan bezala, interesa duen edonor hurbil daiteke jokalaria gertutik ezagutzera, eta Gipu, klubeko maskota, bertan izango da. Gainera, jokalariak berak sinatutako elastiko bat zozkatuko dute hurbiltzen diren guztien artean.