Jose Luis Arrue, PPko zinegotzia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
PPk
Arraunlariari omenaldia eskulturaren gaia atera du berriro. 2004. urtean onartutako proiektu bat dela gogoratu du Jose Luis Arrue zinegotziak, baina oraindik ez da egin.
Legealdiaren hasieran landu zuten berriro gaia, eta udal gobernuak aldeko jarrera erakutsi zuela adierazi du Arruek; “Orain, ordea, aurrekontu arazoak argudiatuz, udal gobernuak ez dutela arrauna omentzeko eskulturarik egingo erabaki du”, adierazi du zinegotzi popularrak.
Arrueren arabera, arrauna ikur garrantzitsua da donostiarrentzako eta keinu bat merezi du. Zinegotziak ez du, ordea, hasierako proiektu zehatz hura edo besterik defendatu, ideia bera baizik: “arraunak ez al du omentzea merezi?. Hasierako proiektu hura ez bada egokia edo garestiegia bada, molda daiteke, baina gure ustez arraunari eta arraunlariei omenaldi bat egiteko garaia da”.
Horregatik, PPk mozio bat aurkeztuko du hurrengo udalbatzarrean eztabaidatzeko, eta ideia lantzeko eskatuko dio udal gobernuari.