Kontxarako txartela lortzen saiatuko dira 32 traineru
Trapu preziatuaren lehian sartu ahal izateko, gizonezkoen 24 ontzi eta emakumeen beste 8 arituko dira nor baino nor, erlojupean, gaur arratsaldean.
Iritsi da arraunlariek eta arraunzaleek espero zuten eguna, Kontxako Banderaren sailkatze estropadaren eguna. Gizonezkoetan, 24 traineru lehiatuko dira, erlojupean, 18:00etan. Hala, zazpi denbora onenak egiten dituzten ontziek lortuko dute Kontxarako txartela, eta Donostiarrarekin batera egingo dute arraunean, datozen bi igandeetan. Emakumeei dagokienean, 8 traineru saiatuko dira Kontxako Banderarako lekua lortzen, 17:30ean, horiek ere erlojupean.
Gizonezkoek hiru miliako estropada egin beharko dute, eta noski, azken urteetan bezala, TKE Ligan hoberen aritu diren taldeak dira faborito nagusiak. Hala, Hondarribia, Orio, Urdaibai eta Kaiku barruan egon beharko lirateke. Edonola, arraunlari guztiak gogo biziz joan dira, eta urtero legez, edozer gerta liteke.
Honakoak izango dira gizonezko talde parte hartzaileak, gaur goizeko zozketak erabakitako hurrenkeran:
- Ondarroa
- Zumaia
- Lekittarra
- Castreña
- Samertolameu
- Illunbe
- Santoña
- Amegrove
- Zarautz
- Santurtzi
- Getaria
- Mugardos
- Tiran
- San Pedro
- San Juan
- Astillero
- Urdaibai
- Pedreña
- Orio
- Kaiku
- Portugalete
- Zierbena
- Cabo da Cruz
- Hondarribia
- Samertolameu
- San Juan
- Getaria-Zarautz
- Cabo da Cruz
- Orio
- Hibaika
- Zumaia
- Santoña