Sarriegi plaza. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Sarriegi plazako utzikeria salatu dute jeltzaleek eta garbitasun eta segurtasun gehiago eskatu dizkie udal gobernuari. Juanra Viles zinegotziak adierazi duenez, 2012an dagoeneko Udalbatzak onartu zuen eremu horretan neurriak hartzea, baina “gaur egungo egoera are okerragoa da”.
Zikinkeria, liskarrak eta droga trafikoa nabarmenak direla salatu du Vilesek.