Zinemaldirako hiria prestatzeko eskatu dute sozialistek
Duela urtebete Okendo parkinaren gainaldean zulo bat sortu zen errepidean, eta segurtasun neurriengatik, ordutik ibilgailu pisutsuek debekatuta daukate Argentinako Errepublikaren pasealekura sartzea. Sarrera hori debekatzeko garabi bat dago, baina hainbat aldiz bota dute hesia, 2,3 metroko altuera ez dutelako errespetatzen hainbat ibilgailuk.
Garabi horrek “oso itxura txarra” ematen duela salatu du Gascok, eta urtebete ondoren konpondu gabe egon arren, Zinemaldirako kentzeko, estaltzeko edo txukuntzeko eskatu dio udal gobernuari. Areago, sozialistek Zinemaldia, kultur hiriburutza edo hiria bera sustatzeko aprobetxatuko lukete.
Estropadak
Asteburuan hasiko dira estropadak, eta hainbat herritar biltzen dituen ikuskizunaren inguruan beste proposamen bat luzatu diote sozialistek udal gobernuari: langabe donostiarrek estropadak ikusteko ordaindu beharrik ez izatea nahi dute. Hau da, langabeak direla ziurtatzen duen txartela erakutsita ordaindu beharreko eremuetara doan sartzeko aukera izan dezatela.
Zinemaldiaren atarian, “hiria egoki prestatu gabe” dagoela uste dute sozialistek. Argentinako Errepublikaren pasealekua jarri dute adibidetzat. Ernesto Gasco, PSE-EEko bozeramailearen esanetan, kale hau, Kursaalarekin batera, Zinemaldiko agertoki bihurtzen da, baina gaur egun “itxura lotsagarria” erakusten duela salatu du.