San Juanek egin du denborarik onena, baina Hibaika eta Zumaia gertu ditu
Euskotren Ligan emandako maila erakutsi du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian talde arroxak (10:36), Errenteriako taldea, ordea, segundo bakarrera iritsi da.
Emakumezkoen Kontxako VII. Banderan ezer ere ez dago erabakita. Izan ere, San Juanek egin du denborarik onena lehen jardunaldian, baina segundo bakarrera iritsi da Hibaika, eta Zumaia bostera. Osteguneko sailkatze estropadan baino hobeto aritu da talde arroxa; urduritasunak ahaztu eta Euskotren Ligan emandako maila erakutsiz. Era berean, ordea, Errenteria-Oreretako traineruak gertutik jarraitu ditu sanjuandarrak. Zehazki, 10 minutu eta 36 segundoko denbora egin du San Juanek, eta Orio iritsi da laugarren postuan, 15 segundora.
Beraz, datorren igandean erabakiko da bandera nork etxeratuko duen, guztia airean baitago.
EMAKUMEEN KONTXAKO VII. BANDERA
Lehen jardunaldia.
- San Juan 10:36:80
- Hibaika 10:38:12
- Zumaia 10:41:28
- Orio 10:53:52