Urdaibaik bandera erdia etxean dauka, sekulako estropada eginda
Bermeotarrek erakustaldi bikaina egin dute Kontxako lehen jardunaldian (19:02). Hamar segundora geratu da Kaiku.
Gizonezkoen Kontxako 119. Banderak jabea ia ziurtaturik dauka. Izan ere, lehen jardunaldian, Urdaibaik sekulako estropada egin du, eta trapu preziatu erdia Bermeora eraman du. Lehen txandan aritu dira bermeotarrak, eta Kontxako badiaren joan-etorria egiteko 19 minutu eta 2 segundo baino ez dituzte behar izan; beraiengandik 10 segundora iritsi da Kaiku; eta atzerago, Portugalete eta Cabo. Bigarren txandan Hondarribia nagusi izan da (19:14), eta Orio, San Juan eta Donostiarra iritsi dira ondoren. Gauzak hala, datorren igandeko Ohorezko Txandan Urdaibai, Kaiku, Hondarribia eta Orio arituko dira; kontsolazio txandan, berriz, beste lauak, Portugalete, San Juan, Cabo eta Donostiarra.
GIZONEZKOEN KONTXAKO 119. BANDERA.
Lehen jardunaldia
- URDAIBAI. 19:02:98
- KAIKU. 19:13:52
- HONDARRIBIA. 19:14:48
- ORIO. 19:22:72
- PORTUGALETE. 19:31:24
- SAN JUAN. 19:37:74
- CABO. 19:39:42
- DONOSTIARRA. 20:30:02