Euskal Bodyboard Zirkuituko lehen jardunaldiak Zurriolan jokatuko dituzte
Asteburu honetako lehien ostean, Zumaian eta Getxon izango dituzte hurrengo probak partaideek.
Bodyboard ikuskizunaren eszenatokia izango da Donostia asteburuan. Izan ere, Euskal Bodyboard Zirkuituaren lehen bi jardunaldiak jokatuko dituzte Zurriolan. Open eta 18 urtetik beherakoen mailak bereiztuko dituzte, eta izen ematea zabalik dago Euskalsurf webgunean. Kanporaketa sistema erabiliko dute, eta bi egunetan jokatuko dituzte lehiak, onenak zeintzuk diren erabaki arte. Zirkuituaren sailkapenerako, azken hiru probak izango dira erabakiorrak, hiru proba horietatik puntuazio onena jasotzen duten biak hartuko baitituzte kontutan.
Zirkuitua hiru asteburutan jokatuko dute. Zurriolakoaren ostean, urriaren 4an eta 5ean Zumaiako Itzurun hondartzan lehiatuko dira kirolariak; eta azaroaren 8an eta 9an, Getxoko Ereaga hondartzan.


