Hiriko 11 kale asfaltatzeko lanak hasiko dituzte hilaren bukaeran
Eustasio Amilibia kalea, Elosegi Alkatearen hiribidea, Urbieta kalea eta Tolosa hiribidean hasiko dira lanak.
Udalak hilabete bukaeran hasiko ditu hiriko 11 kale asfaltatzeko lanak. Lanak maiatzean atera ziren lizitaziora eta 612.000 euroko prezioan eman zitzaizkion Guipasa enpresari. Kanpaina bi lotetan egituratu da. Lehendabizikoan Eustasio Amilibia kalea, Elosegi Alkatearen hiribidea, Urbieta kalea eta Tolosa hiribidea asfaltatuko dira.
Bigarrenean Vazquez Montalban kalea, Lazkano pasealekua, Alejandria kalea, Zarategi pasealekua, Ubarburu pasealekua, Artxipi bidea eta Murgil bidea izango dira asfaltatuko diren kaleak. Kontratuak esleitu zaizkion enpresak 1,5 hilabeteko epea izango du lanak egiteko, lehendabiziko lotearen kasuan, eta 2,5 hilabete bigarrenean obrak hasten.
Bestalde, Udalak 350.000 euroko gehienezko prezioa izango duen beste lote bat emango du urtea amaitu aurretik.

