Kontxako Badiaren 71. Igeriketa Zeharkaldia larunbatean izango da
Haurren lehia 11:00etan hasiko da, eta helduena, berriz, 11:45ean.
Kirolprobak webgunean, eta dortsalak probaren egunean bertan banatuko dituzte, Nautikoan.
Kontxa Badiako Igeriketa Zeharkaldia iristear da. Urteak ditu dagoeneko zeharkaldiak, izan ere, 1943an jokatu zuten lehen aldiz, eta 71. lehia izango da aurtengoa. Easo igeriketa taldeak Donostiako Klub Nautikoaren laguntzarekin batera antolatzen du igeriketa proba, eta Gipuzkoako distantzia luzeko ligaren barnean kokatzen da, beste lau probekin batera. Egutegiko azken zeharkaldia izango da Donostiakoa, eta larunbat honetan bertan jokatuko dute. Kontxako badiari bira emango diote igerilariek, eta bukatu bezain laster, sariak banatuko dizkiete lehen hiru sailkatuei, baita ligako garaileei ere.
Haur mailakoen proba 11:00etan izango da, eta 800 metroko luzera izango du. Helduek, berriz, 11:45ean izango dute irteera, bi txandatan, eta 2.220 metroko ibilbidea egin beharko dute. Bi probetarako izen emateak zabalik daude