Morlans eta Lugaritz lotzen dituen tunela oinezkoentzako izatea proposatu du PPk
Morlans eta Lugaritz arteko tunela 2009an ireki zuten. Berez, bizikletentzako da soilik, bi auzoen arteko bidea errazagoa izan dadin. Oinezkoek ezin dute tunela erabili, baina Iñigo Arcauz, PPko zinegotziak baieztatu duenez, asko dira erabiltzen dutenak.
Horregatik, oinezkoentzako debekua aztertu eta tunela egokitzeko eskatuko dute. Interpelazio bat aurkeztu dute, datorren astelehenean, irailak 15, Gune Publikoetako batzordean eztabaidatzeko.
PSE-EE ez dago ados
Sozialisten arabera, ordea, PPren proposamenak ez du zentzurik eta arriskutsua litzateke gainera. Morlansko tunela bizikletentzat egokitua dagoela adierazi du Ernesto Gascok, eta arauak betetzen ez dituen proposamenik ez dutela babestuko aurreratu du.

