Ondarretako harriak kentzea nahi dute sozialistek
Jeltzaleak bezalaxe, hondartzak eta hondartzetako zerbitzuak mantentzearen aldekoak dira sozialistak ere. Oraingoan, Ondarretako harriak izan dituzte hizpide, eta interpelazio bat aurkeztuko dute datorren udalbatzarrean, harriak kentzeko neurririk hartuko ote den jakiteko. Izan ere, sozialisten arabera, mareei euren lana egiten utzita ez da harrien arazoa konpontzen eta eskuz edo makinaz kendu behar lirateke.
Ernesto Gascok adierazi duenez, “mareen mugimenduek ez dute harririk estali, eta aurten ere Bilduren erabaki politiko baten ondorioak jasan behar izan dituzte Ondarretako erabiltzaileek”.
Ondarretako harriak hondakinak direla uste dute sozialistek, eta ez fenomeno natural bat, beraz, neurriak hartzea ezinbestekoa dela uste dute.


