Alokairuzko apartamentuen gaineko kontrola areagotzeko eskatu du EAJk
Aisialdirako etxebizitzen eskaintza eta eskaera aldatzen ari dela uste dute jeltzaleek. Alokairuzko apartamentuen ugaritzea da aldaketa horietako bat, eta udalak hiriko eskaintza ezagutu beharko lukeela uste du EAJk. Izan ere, Juanra Viles zinegotziaren arabera, udalaren ardura da hiriko turismo eskaintzaren kalitatea bermatzea.
Zinegotziak azaldu duenez, etxebizitzen alokairua arautzea Eusko Jaurlaritzari dagokio, eta alokairuak ekonomian duen eragina kontrolatzea, berriz, Foru Aldundiari. Dena dela, eskumenik ez izan arren, udalak hiriko alokairuzko apartamentuen gaineko kontrola egin beharko lukeela uste du EAJk, eta horixe eskatuko dio udal gobernuari hurrengo udalbatzarrean.